Twilight Zone: The Movie
Twilight Zone: The Movie (euskaraz Ilunabar Aldea) 1983ko John Landis, Steven Spielberg, Joe Dante eta George Miller zinema zuzendariek zuzendutako fantasia, zientzia-fikzioa eta beldurrezko antologia film bat da. The Twilight Zone (Ilunabar Aldea) telesaila ospetsuan oinarritua dago. Dan Aykroyd, Albert Brooks, Scatman Crothers, John Lithgow, Vic Morrow eta Kathleen Quinlan aktoreek antzeztu zuten.
Zuzendariak eta atalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- John Landis (sarrera eta "Denboraz Kanpo").
- Steven Spielberg ("Ostikatu Potoa").
- Joe Dante tercer episodio ("Bizitza Ona Da").
- George Miller ("Amesgaiztoa 20.000 Oinetara" eta amaiera).
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrerako eszenan 1970eko hamarkadan gauez eta AEBetako eskualdeko errepide batetik doan auto bateko bi gizon agertzen dira, autoaren gidaria (Albert Brooks) eta berarekin batera doan bidaiaria (Dan Aykroyd). Bi gizonak Creedence Clearwater Revival rock musika taldearen The Midnight Special abestia elkarrekin abestuz doaz, baina kasette zaharra apurtu eta musikarik gabe geldituko dira. Orduan, gau osoko auto bidaian ez aspertzeko, denborapasa gisa iraganeko telebista saioen doinuak abestuz bakarrik beren izenburuak asmatzeko jokora jolastea bururatuko zaie.
Ondoren, bi gizonen arteko solasaldia biek gogoko duten Ilunabar Aldea telesaila eta gehien txunditu zituzten atalak aipatzera igaroko da. Albert Brooks gidariak Burgess Meredith aktorea aipatuko du, jatorriko telesailean atalen sarrerako hitzaurrea esan ohi zuen narratzailea. Halako batean, eta bi gizonak telesailaz eta sortarazten zien beldurrari buruz hitz eta pitz ari direla, bidaiariak gidariari ustekabeko galdera egingo dio:
« | "Nahi al duzu benetan beldugarria den zerbait ikusi?" | » |
Adi-adi eta jakinminez dagoen gidariak baietz esango dio. Orduan, bidaiariak burua lehiatilaruntz biratu eta suspensezko une baten ondoren, burua berriz ere gidariruntz biratu eta bere ezkutuko benetazko aurpegia erakutsiko dio.... mustruo izugarriarena!
Eszena gau ilunaren erdian errepide bazterrean geldirik dagoen autoaren kanpoaldeko ikuspegia eta mustruoa erasotzen ari zaion gidariaren garraxiez amaitzen da.
Ondoren, narratzaileak honakoa dio:
« | "Ate hau irudimenarekin irekitzen da. Beste aldean dimentsio berri bat dago, soinuen, irudien eta adimenaren dimentsioa. Itzal, sustantzia, ideia eta gauzen dimentsio batera hurbiltzen ari zara. Dimentsio ezezagunera sartu berriak zarete." | » |
1. atala: "Denboraz Kanpo"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | "William Connor jauna ezagutzera zoazte, bere barnean zor nazionala baino handiagoa den erresumina duen tipoa. Gizon ozpindua da, bakartia, beste batzuk lortu eta berak inoiz lortzen ez dituen aurkeren zain egoteaz zeharo aspertua. William Connor jauna, bere gorroto itsuak dimentsio ezezagunaren txokorik ilunenera eramango duena." | » |
Bill Connor (Vic Morrow) lana amaitu ondoren bere lankideekin batera taberna batera tragoxka batzuk hartzera doa. Zurrutean ari direla, bere ohiko haserrealdian, zenbat lan egin duen eta nola lanpostuz igo ez duten aipatuko die. Bere lekuan judu bat lanpostuz igo omen dute, eta orduan, amorruaren-amorruz, judu, beltz eta asiatarren aurkako aipamenak esaten hasiko da. Bere lankideak Bill lasaitzen saiatuko dira, baina berak bere berearekin jarraituko du. Horrela ari dela, haiengandik hurbil eseriak dauden arraza beltzeko gizon talde baten harreta bereganatuko du, entzundako aipamen arrazisteekiko gaitzespena erakutsiko diote.
Bill bakar-bakarrik eta guztiz suminduta tabernatik aterako da. Behin kalean dela, tabernako aparkalekua topatu beharrean, Bigarren Mundu Gerra garaiko Vichyren Frantzian dagoela ohartuko da. Kale zainketan ari diren SSko bi poliziek Bill ikusi eta judutzat joko dute, hortaz Billek haiengandik ihesi atera beharko du. Hirian barna lasterka ibili ondoren, Bill landa eremu batera iritsiko da. Orduan, 1950eko hamarkadako Hegoaldeko Estatu Batuetako landa eremu batean dela jabetuko da, Ku Klux Klaneko kide batzuk Bill ikusi eta gizon beltzatzat jo eta hiltzen saiatuko dira, hortaz guztiz beldurtua eta nahastua dagoen Billek bera gizon zuria dela esango die, baina haiek jarrera erasokor berberarekin jarraitzen udtenez, Billek bigarrengo aldiz ihesi atera beharko du. Ihesi doala, berriz ere denboran barna bidaiatu eta Vietnamgo Gerraren erdian azalduko da. Han Billy vietnamdar bat da, eta AEBtako Armadaren bonben leherketetatik ozta-ozta bizirik ateratzea lortuko du. Azkenik, Vichyren Frantziara itzuli da. Bertan, SSko poliziak Bill atzeman eta itxuraz inork erreskatatuko ez duen tren batean sartuko dute. Trenaren barnean doala, lehiatilatik garraxika hasiko da, baina alferrik, trenak bere bidaiarekin jarraitu eta ziur aski kontzentrazio-esparru bat helmuga izanik.
2. atala: "Ostikatu Potoa"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | "Itxaropenik ez den tokian bizirik ez dagoela esan ohi da. Adibide egokiena, Sunnyvale atsedenetxeko biztanleak dira, bertan itxaropena oroipen bat besterik ez da. Baina itxaropena Sunnyvalera iritsi berria da, bere poto distiratsuan magia gorderik daraman agure baikor baten tankeran." | » |
3. atala: "Bizitza Ona Da"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | "Iragaite aldian dagoen emakume baten erretratua - Heelen Foley, 27 urte. Ogibidez: eskolako andereinoa. Gaur arte bere bizitza erabateko monotonian eta zerbait ezberdina gertatzeko zain egon da. Helen Foleyk oraindik jakin ez arren, bere itxaronaldia amaitu berri da." | » |
4. atala: "Amesgaiztoa 20.000 Oinetara"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]« | "Ikusten ari zaretena amesgaizto beldurgarri baten amaiera izan zitekeen. Ez da horrela, hasiera da. Valentine jauna aurkezten dizuet, hegazkin bidaiaria. Helmuga: Dimentsio ezezaguna." | » |
Amaiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laugarren atalaren bukaren filmaren amaierako eszenarekin lotzen da.
John Lithgow aktoreak antzeztutako pertsonaia eroetxera daraman anbulantzia batean doa. Anbulantziaren gidariak sirena itzaldu eta Creedence Clearwater Revival rock musika taldearen Midnight Special abestia entzungai jarriko du. Orduan gidariak burua atzeruntz biratu eta sarrerako eszenan Dan Aykroyd aktoreak antzezten duen pertsonaia dela agertuko da, honakoa esanez:
« | - "Hortaz, hor goian beldur handia pasatu al duzu, ala?" - "Oi, bai" -dio Valentinek. - "Nahi al duzu benetan beldugarria den zerbait ikusi?" |
» |
Orduan Ilunabar Aldea telesailaren doinu klasikoa entzuten da. Filma izarrez beteriko gau baten ikuspegiaz eta Ilunabar Aldea telesailaren lehenengo denboraldiko atal bakoitzaren sarreran entzuten den Rod Serling sarrerara aditzen da:
« | ""Bosgarren dimentsio bat bada, gizonak ezagutzen duenatik haratago. Argia eta itzalen artean zabaltzen da, zientzia eta siniskerien artean, gizonaren beldurren amildegia eta ezagutzaren harpearen artean. Irudimenaren dimentsioa da. Dimentsio ezezagun bat." | » |
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albert Brooks: Gidaria
- Dan Aykroyd: Bidaiaria
1. atala: "Denboraz Kanpo"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
2. atala: "Ostikatu Potoa"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
3. atala: "Bizitza Ona Da"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
4. atala: "Amesgaiztoa 20.000 Oinetara"
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
|
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Twilight Zone: The Movie filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Twilight Zone: The Movie filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1983ko filmak
- Joe Dantek zuzendutako filmak
- Steven Spielbergek zuzendutako filmak
- John Landisek zuzendutako filmak
- George Millerrek zuzendutako filmak
- Richard Mathesonek idatzitako filmak
- Melissa Mathisonek idatzitako filmak
- John Landisek idatzitako filmak
- George Clayton Johnsonek idatzitako filmak
- Burgess Meredithek antzeztutako filmak
- Dan Aykroydek antzeztutako filmak
- Albert Brooksek antzeztutako filmak
- Vic Morrowek antzeztutako filmak
- Scatman Crothersek antzeztutako filmak
- Priscilla Pointerrek antzeztutako filmak
- Kathleen Quinlanek antzeztutako filmak
- Jeremy Lichtek antzeztutako filmak
- Kevin McCarthyk antzeztutako filmak
- Nancy Cartwrightek antzeztutako filmak
- John Lithgowek antzeztutako filmak
- Abbe Lanek antzeztutako filmak
- Charles Hallahanek antzeztutako filmak
- Doug McGrathek antzeztutako filmak
- John Larroquettek antzeztutako filmak
- Dick Millerrek antzeztutako filmak
- Bill Mumyk antzeztutako filmak
- Donna Dixonek antzeztutako filmak
- Patricia Barryk antzeztutako filmak
- Cherie Curriek antzeztutako filmak
- Eduard Franzek antzeztutako filmak
- William Schallertek antzeztutako filmak
- Larry Cedarrek antzeztutako filmak
- Peter Broccok antzeztutako filmak
- John Dennis Johnstonek antzeztutako filmak
- Jeffrey Weissmanek antzeztutako filmak
- Norbert Weisserrek antzeztutako filmak
- Steven Spielbergek ekoitzitako filmak
- Frank Marshallek ekoitzitako filmak
- Kathleen Kennedyk ekoitzitako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Zientzia-fikziozko filmak
- Beldurrezko filmak
- Fantasiazko filmak
- Richard Mathesonen idazlanetan oinarritutako filmak
- Denbora-bidaiei buruzko filmak
- Hegazkinetan girotutako filmak
- Ku Klux Klanari buruzko filmak
- Antologia filmak